211. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

2670/2015 EBAZPENA, urriaren 13koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako ikastetxeen zonifikazioa argitaratzen duena, eta 2015-2016 ikasturteko lekualdatze-lehiaketaren deialdian bete beharreko behin-behineko lanpostu hutsak eta lanpostuak ezabatzeko eskaeraren prozedura ezartzen dituena Bigarren Hezkuntzako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoko, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoko, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoko eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen, Irakasleen eta Tailer-maisuen Kidegoko irakasle funtzionarioentzat.

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak urriaren 8an emandako 2621/2015 Ebazpenaren bidez, autonomia erkidegoen eremuko lekualdatze lehiaketarako dei egin zen Maisu-maistren Kidegoko, Bigarren Hezkuntzako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoko, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoko, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoko eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen, Irakasleen eta Tailer Maisuen Kidegoko irakasle funtzionarioentzat.

Ebazpen horren laugarren oinarrian xedatzen denez, deialdi honetan beteko diren lanpostu hutsak, hala behin-behinekoak nola behin betikoak, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez zehaztuko dira, eta Hezkuntza Departamentuko Informazio eta Argibide Bulegoan eta departamentuaren web-orrian argitaratuko dira: www.educacion.navarra.es.

Adierazitakoarekin bat, bidezko da Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako ikastetxe publikoen zonifikazioa argitaratzea.

Bestalde, beharrezkoa da lanpostuak formalki ezabatzeko eskaeraren prozedura zehaztea, kasuan kasuko plantillan lanpostua aurreikusia ez duten irakasleentzat.

Orobat, bidezko da 2015-2016 ikasturteko lekualdatze-lehiaketarako deialdian, Bigarren Hezkuntzako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoko, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoko, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoko eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen, Irakasleen eta Tailer-maisuen Kidegoko irakasle funtzionarioek bete beharreko behin-behineko lanpostu hutsak zehaztea.

Horrenbestez, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 13ko 1/2015 Ebazpenak eman dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1.–Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako ikastetxe publikoen zonifikazioa ebazpen honen I. eranskin gisa argitaratzea.

Zonifikazio hori urriaren 29ko 1364/2010 Errege Dekretuaren 16. eta 17. artikuluetan aurreikusitako egoeretan dauden irakasleek lehentasunezko eskubidea erabil dezaten aplikatuko da, apirilaren 30eko 37/2014 Foru Dekretuaren 7. artikuluan xedatutakoari jarraituz. Errege dekretu horren bidez, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan adierazitako irakasleen kidegoetako funtzionarioen Estatuko lekualdatze-lehiaketak eta haiek bete beharreko lanpostuak betetzeko beste prozedura batzuk arautu ziren.

2.–Bigarren Hezkuntzako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoko, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoko, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoko eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen, Irakasleen eta Tailer-maisuen Kidegoko irakasle funtzionarioek autonomia erkidegoaren eremuko lekualdatze-lehiaketarako deialdiaren bidez bete beharreko behin-behineko lanpostu hutsak zehaztea. Deialdia Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 8ko 2621/2015 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Lanpostu hutsen zerrenda hori ebazpen honen eranskinetan azaltzen da, honako irakasle kidego hauetako bakoitzerako:

KIDEGOAREN KODEA

IZENA

II. eranskina

511

590

591

–Bigarren Hezkuntzako katedradunak

–Bigarren Hezkuntzako irakasleak

–Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

III. eranskina

512

592

–Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradunak

–Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak

IV. eranskina

593

594

–Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradunak

–Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak

V. eranskina

513

595

596

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradunak

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak

–Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer-maisuak

Zer kidegotan hartzen den parte, haren lekualdatze-lehiaketaren deialditik ateratzen direnak gehituko zaizkio ebazpen honetan aurreikusitako lanpostu hutsei. Horiez gain, erretiroengatik, heriotzengatik edo lanpostua gordetzeko eskubiderik ez duten eszedentziengatik sor daitezkeen lanpostu hutsak ere eransten ahalko dira, 2015eko abenduaren 31 bitarte sortzen badira. Lanpostu horien guztien funtzionamenduak eskola plangintzan aurreikusita egon beharko du.

Halaber, maisu-maistren kidegoko lehiatzaileek eskatzen ez dituzten maisu-maistren kidegoan eskainitako lanpostu hutsak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehendabiziko bi kurtsoetarako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko funtzionarioei eskainiko zaizkie, baldin eta hezkuntzako plangintzan ezarrita badago.

Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen kidegoetako funtzionarioek maila bereko Irakasleen kidegoetako funtzionarioekin batera hartuko dute parte, eta lanpostu huts berberak eskainiko zaizkie, Katedradunen kidegoetakoak izateagatik aplikatzen ahal zaizkien berariazko merezimenduak galarazi gabe.

3.–Bigarren Hezkuntzako eta Arte eta Hizkuntzen Irakaskuntzetako ikastetxe publikoetako plantillan dauden lanpostu hutsak, ebazpen honen eranskinetan azaltzen direnak, “lanpostu hutsak” izeneko zutabean ageri dira.

Lanpostu hutsen zeinua negatiboa bada, haien ondoriozkoak amortizatu eginen direla esan nahi du; hortaz, ez dute bete beharreko lanpostuen kopurua handituko.

4.–Ebazpen honen bidez onetsitako plantillek ez dute lanposturik galtzea ekarriko.

Horrela, zeinu negatiboa duten lanpostu hutsak amortizatu eginen dira erretiroa, eszedentzia edo lanpostua galtzea dakarren ezabaketa direla-eta, hutsik gelditzen badira lehiaketaren, heriotzaren edo antzeko arrazoien ondorioz.

5.–Behin betiko destinoa duten karrerako funtzionarioek, baldin eta beren lanpostua onetsitako plantilletan aurreikusia ez badago, beren lanpostua ezabatzeko eskatzen ahalko dute, honako prozeduraren arabera:

a) Kasuan kasuko plantillan aurreikusi ez diren edo murriztu diren lanpostuei atxikiak dauden irakasleek lanpostua ezabatzeko eskaera egiten ahalko diote Giza Baliabideen Zerbitzuari, eta horretarako ebazpen honen VI. eranskinean azaltzen den agiria beteko dute. Eskaera hori aurkezteko epea 5 egun baliodunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Murriztutako lanpostuak baino gehiago badira murriztutako espezialitateko edo hizkuntzako lanpostuei atxikitako irakasle eskatzaileak, hurrengo irizpideak bata bestearen ondoren aplikatzetik ateratzen diren irakasleek jasoko dute ezabaketaren ondorioa:

1. Benetako zerbitzu urte gehien eramatea karrerako funtzionario gisa dagokion kidegoan.

Bigarren Hezkuntzako, Hizkuntza Eskola Ofizialetako eta arte plastikoetako eta diseinuko katedradunen kidegoetako karrerako funtzionarioei, karrerako funtzionario gisa benetan emandako zerbitzuak zehaztearren, nork bere irakasle kidegoan karrerako funtzionario gisa emandako benetako zerbitzuen denbora hartuko zaie kontuan.

Abenduaren 30eko 31/1991 Legearen 29. xedapen gehigarriari jarraikiz kidegoetan sartutako irakasleei dagokienez, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetako karrerako funtzionario gisa duten antzinatasunari lan-kontratudun finko gisa egiaztatua dutena gehituko zaie, lehen zerbitzu-urtea kenduta.

2. Antzinatasun handiena behin betiko destinoko lanpostuan, etenik gabe.

3. Antzinatasun handiena kidegoan.

4. Dagokion Katedradunen Kidegokoa izatea.

5. Kidegoan sartzeko hautapen prozeduran lortutako puntuazio handiena.

c) Lanpostua ezabatzeak 5 egun balioduneko epearen azken egunean izanen ditu ondorioak, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hortaz, interesdunek ikasturte honetako lekualdatze-lehiaketan erabiltzen ahalko dute lanpostuak betetzeko araudian aurreikusitako lehentasunezko eskubidea, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren urriaren 8ko 2621/2015 Ebazpenean ezarritako baldintzekin bat. Ebazpen horren bidez autonomia erkidegoaren eremuko lekualdatze-lehiaketetarako dei egiten da, kidego hauetako irakasle funtzionarioentzat: Maisu-maistren Kidegoa, Bigarren Hezkuntzako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoa, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoa, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradunen eta Irakasleen Kidegoa eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen, Irakasleen eta Tailer-maisuen Kidegoa.

6.–Ebazpen honen eta eranskinen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

7.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta eranskinak Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta web orrian (www.educacion.navarra.es) argitara daitezen agintzea.

8.–Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2015eko urriaren 13an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F1513977