1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
2017/2015 EBAZPENA, urriaren 14koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 16ko 218/2015 Ebazpena aldatzen duena. Hartan, 957.649 euroko gastua baimendu zen autonomoei diru-laguntzak emateko egindako inbertsioengatik, 2015era luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Enplegu plana. Autoenplegurako diru-laguntzak inbertsioetarako PO EGF Nafarroa CCI 2007ES052PO009” izeneko 660 2014 7709 28 kontu-sailaren kargura; Diru-laguntza horiek Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 27ko 1516/2009 Ebazpenaren bidez arautu ziren, eta martxoaren 28ko 660/2014 Ebazpenaren bidez zenbait aldaketa egin zitzaizkion deialdiari.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 16ko 218/2015 Ebazpenaren bidez, 957.649 euroko gastua baimendu zen autonomoei diru-laguntzak emateko, inbertsioak egiteagatik, 2015. urtera luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Enplegu Plana. Autoenplegurako diru-laguntzak inbertsioetarako PO EGF Nafarroa CCI 2007ES052PO009” izeneko 15100 170001 7709 241100 kontu-sailaren kargura.
Izandako eskaeren kopurua kontuan harturik, ezinezkoa izan baita 218/2015 Ebazpenaren bidez onetsitako aurrekontuko diru-kontsignazioarekin guztiei erantzutea, Nafarroako Gobernuak erabaki du, guztira, 361.431 euro gehitzea langile autonomo gisa ezartzeko (autonomoak-inbertsioa) diru-laguntzen deialdira bideratutako diru kopuruari.
Azaldutakoarekin bat, eta martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuen 13. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Egindako inbertsioengatik autonomoei diru-laguntzak emateko deialdirako baimendutako gastua eta ondoren egindako diru-gehikuntza aldatzea, deialdi horretarako kredituari 361.431 euro gehituta. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 27an emandako 1516/2009 Ebazpenaren bidez onetsi zen aipatu deialdia, eta martxoaren 28ko 660/2014 Ebazpenaren bidez zenbait aldaketa egin zitzaizkion.
2. Deialdi horretarako baimendutako gastuari 361.431 euro gehitzeko baimena ematea, 2015. urtera luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Enplegu Plana. Autoenplegurako diru-laguntzak inbertsioetarako PO EGF Nafarroa CCI 2007ES052PO009” izeneko 15100 170001 7709 241100 kontu-sailaren kargura (diru-laguntza eta laguntzen biltegi zentraleko zenbakia: 4931).
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 115. artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.
Iruñean, 2015eko urriaren 14an.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, María Paz Fernández Mendaza.
Iragarkiaren kodea: F1514050