1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
2015/2015 EBAZPENA, urriaren 14koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 4ko 2534/2014 Ebazpena eta abuztuaren 24ko 1699/2015 Ebazpena aldatzen dituena. Haien bidez, diru-laguntzetarako 4.800.000 euroko gastua eta 395.451,50 eurokoa baimendu ziren, hurrenez hurren, enplegurako zentro berezietan desgaitasuna dutenen lanpostuei dagozkien soldata-kostuak ordaintzeko, 2015era luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Enplegurako plana. Enplegurako zentro berezietarako transferentziak eragiketa arruntetarako” izeneko 15100 170001 4709 241109 kontu-sailaren kargura.
Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 4an emandako 2534/2014 Ebazpenaren bitartez, diru-laguntzetarako 4.800.000 euroko gastua baimendu zen desgaitasuna duten pertsonek enplegu-zentro berezietan dituzten lanpostuen soldata-kostuak ordaintzeko. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abuztuaren 24ko 1699/2015 Ebazpenak 2534/2014 Ebazpena aldatu zuen, eta 395.451,50 euro gehitu zion 2015era luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Enplegurako plana. Enplegurako zentro berezietarako transferentziak eragiketa arruntetarako” izeneko 15100 170001 4709 241109 kontu-sailari.
Aurreko urteetako eskarmentua dela bide, 2015ean aurkeztutako eskaeren eboluzioa dela medio, eta kontuan izanik diru-laguntza garaiz eman behar zaiela desgaitasuna dutenentzako enplegua sortzen duten zentro horiei, Nafarroako Gobernuak erabaki du 800.000 euro gehitzea abenduaren 4ko 2534/2014 Ebazpenaren eta abuztuaren 24ko 1699/2015 Ebazpenaren bidez baimendutako zenbatekoari, enplegurako zentro berezietan desgaitasuna dutenen lanpostuei dagozkien soldata-kostuak ordaintzeko diru-laguntzen deialdian.
Horrenbestez, martxoaren 14ko 15/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuen 13. artikuluen xedatutakoarekin bat,
EBATZI DUT:
1. Enplegurako zentro berezietan desgaitasuna dutenen lanpostuei dagozkien soldata-kostuak ordaintzeko diru-laguntzen deialdirako baimendutako gastua aldatzea, deialdi horretarako kredituari 800.000 euro gehituta. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 4an emandako 2534/2014 Ebazpenaren bidez onetsi zen aipatu deialdia, eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abuztuaren 24an emandako 1699/2015 Ebazpenaren bidez aldatu zen.
2. Deialdi horretarako baimendutako gastuari 800.000 euro gehitzeko baimena ematea, 2015era luzatutako 2012ko gastuen aurrekontuko “Enplegurako Plana. Enplegurako zentro berezietarako transferentziak eragiketa arruntetarako” izeneko 15100 170001 4709 241109 kontu-sailaren kargura (diru-laguntza eta laguntzen biltegi zentraleko zenbakia: 4964).
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
4. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 115. artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluari jarraikiz.
Iruñean, 2015eko urriaren 14an.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.
Iragarkiaren kodea: F1514079