1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
2396/2015 EBAZPENA, urriaren 5ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Garapen Ekonomikorako Departamentuko Turismoa Sustatzeko Atalaren burutza bete gabe uzten duena.
Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak azaroaren 25ean emandako 2556/2013 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 84 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2013ko 243. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an.
Otsailaren 2ko 250/2015 Ebazpenaren bidez, hemen garrantzia duenari dagokionez, 89 burutza horietariko 21i dagozkien onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ziren. Burutza horien artean, Turismoa Sustatzeko Atalekoa zegoen. Ebazpen hori 2015eko 42. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 3an.
2015eko irailaren 28ko idazkiaren bidez, Margarita Cueli Erice andreak, deialdian eskatzen den lan-txostena aurkeztu zuen izangai bakarrak, uko egin dio ataleko burutza betetzeko prozeduran jarraitzeari.
Hori kontuan hartuz, eta orobat deialdiaren 9. oinarrian xedatutakoa, bidezkoa da burutza bete gabe uztea.
Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Garapen Ekonomikorako Departamentuko Turismoa Sustatzeko Ataleko burutza bete gabe uztea (deialdia azaroaren 25eko 2556/2013 Ebazpenaren bidez onetsi zen), deialdian eskatutako lan-txostena aurkeztu zuen izangai bakarrak uko egin diolako ataleko burutza betetzeko prozeduran jarraitzeari.
2. Ebazpen hau igortzea Garapen Ekonomikorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta interesdunari jakinaraztea. Interesdunari aditzera ematen zaio ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal duela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluekin bat.
Iruñean, 2015eko urriaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.
Iragarkiaren kodea: F1513963