211. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

161/2015 FORU AGINDUA, urriaren 14koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Eduardo Jiménez Izu jauna, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Gizarteratze-lanaren, Babes Sozialaren eta Familiaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organoak.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Eduardo Jiménez Izu jauna, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Gizarteratze-lanaren, Babes Sozialaren eta Familiaren Araubide Juridikoaren Ataleko burua, kargutik kentzea.

2. Foru agindu hau jakinaraztea interesdunari, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko urriaren 14an.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria (Eskubide Sozialetako kontseilaria ordeztuz, urriaren 8ko 33/2015 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariarena), Manu Ayerdi Olaizola.

Iragarkiaren kodea: F1514073