2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EUGI
Ordenantzen 2015eko tarifak. Behin betiko onespena
Eugiko Kontzejuak, 2015eko ekainaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea ordenantzen 2015eko tarifak. Erabakia 2015eko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 14an.
Jendaurreko epea alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, Eugiko Kontzejuko Batzarrak behin betiko onetsi ditu 2015eko tarifak. Hartara, Larrain-Toki pilotalekua erabiltzeko tarifen testua aldatu du eta tasa berria ezarri du Eugiko Errege Arma-Olaren aurriak ikusteko taldeendako hitzartutako bisita gidatuetarako, eskabideen gehikuntza ikurisik.
Eugin, 2015eko irailaren 15ean.–Kontzejuko burua, Rafael Ventura Basterrica.
2015EKO TARIFAK
ORDENANTZA FISKALA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA
I. epigrafea.–Zoruaren erabilera eta aprobetxamendu bereziak:
I.1. Mahaiak, aulkiak eta beladoreak:
–22,02 euro/metro karratua urte bakoitzean, aprobetxamendua urte osoan egiten bada. (erabilera hilabeteka egiten bada, dagokion partea ordainduko da).
–0,52 euro/metro karratua egunean, aprobetxamendua urtean 30 egun baino gutxiagotan egiten bada.
I.2. Merkatu eta azoka txikiak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko:
–Elikagai, arropa eta oinetakoen salmenta: 0,52 euro egunean.
–Eskulanak, liburuak, numismatika eta kulturakoak diren bertze gauza batzuk saltzea: 0,52 euro egunean.
I.3. Banketxeetako jarduerak: eremu publikora jotzen duen fatxadan paratzen diren kutxazainak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 1,09 euro egunean.
I.4. Kioskoak: Metro karratu edo zatiki bakoitzeko: 0,52 euro egunean.
Herriko bestetan, 3,31 euro metro karratu edo zatikiko, egunean; gehienez ere, 163,56 euro egunean.
I.5. Ostatu-ibilgailuak: 0,52 euro egunean, metro karratu edo zatiki bakoitzeko.
Herriko bestetan, 3,31 euro metro karratu edo zatikiko, egunean; gehienez ere, 163,56 euro egunean.
I.6. Edukiontziak, material bilketa, obretako etxolak eta gisako gainerako elementuak.
–Edukiontzi eta egun bakoitzeko: 0,35 euro.
–Obretako etxola eta egun bakoitzeko: 0,35 euro.
–Material bilketagatik metro karratua/eguna: 0,22 euro.
–Gisako gainerako elementuengatik m²/eguna: 0,22 euro.
I.7. Salmentetarako etxolak, jostetarako eta ikuskizunetarako instalazioak: metro karratu edo zatikiko, 0,52 euro egunean.
Herriko bestetan, 3,31 euro metro karratu edo zatikiko, egunean; gehienez ere, 163,56 euro egunean.
I.8. Publizitaterako erabilera:
–Hesiak eta zutoinbakarrak: 0,54 euro/metro karratua, egunean.
–Banderatxoak: 1,09 euro/metro karratua, egunean.
–Iragarki kartelak: 49,57 euro/metro karratua urtean.
–Eraikin publikoetako fatxadetan kartelak eta bertzelakoak paratzeagatik: 49,57 euro/metro karratua urtean.
I.9. Aldamioak: 0,19 euro egunean, zutoin edo beso bakoitzeko.
I.10. Garabiak: okupazio bakoitzeko, 198,62 euroko kuota sorraraziko da. Okupazioa sei hilabete baino luzeagokoa bada, 99,31 euroko bertze kuota bat sorraraziko da, hurrengo seihilekoaren lehengo egunean.
I.11. Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki emandako baimena dutenean, tasa ordaintzeak baimena dagoela erran nahi ez badu ere. Egun edo zatiki bakoitzeko: 0,52 euro.
I.12. Nolanahiko gaiak saltzeko makina automatikoak: 0,52 euro, metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean.
Herriko bestetan, 3,31 euro/ metro karratu edo zatikia, egunean; gehienez ere, 163,56 euro egunean.
I.13.1. Jarduera ekonomikoetarako bertzelako erabilera edo aprobetxamendua, metro karratu edo horren zatiki bakoitzeko: 1,09 euro/eguna.
1.13.2. Jarduera ez ekonomikoetako bertzelako erabilera edo aprobetxamendua, hesiak eta jarduera ekonomikoa ez den edozein okupazio, hamar metro karratuko azalera bakoitzeko: 0,23 euro/eguna.
II. epigrafea.–Hegalkinaren erabilera eta aprobetxamendu bereziak:
Hegalkinaren gainean egiten diren erabilera edo aprobetxamenduetan aplikatu beharreko tarifak “Bertzelako erabilera edo aprobetxamenduak, jarduera ekonomikoetarako” izeneko I.13.1. epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.
III. epigrafea.–Zorupearen erabilera eta aprobetxamendu bereziak:
III.1. Ezarritako biltontzi bakoitza, urtean: 49,57 euro.
III.2. Gutxieneko kuota, gas-hornidurako sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik:
–Metro lineala, urtean: 5,50 euro.
ORDENANTZA FISKALA, EUGIKO HERRIKO BIDEEN
ETA BASOKO PISTEN ERABILERA ARAUTZEN DUENA
Hona hemen tasaren zenbatekoa: bi euro eta hirurogeita hamar zentimo (2,70 euro) tona bakoitzeko, zura nahiz eraikuntzako materialak, makina handiak, ondasunak eta ekipoak garraiatzen direnean.
ORDENANTZA, KONTZEJUKO HERRILURRETAKO ZORUA, ZORUPEA ETA HEGALKINA OKUPATZEA ARAUTZEN DUENA
Tasaren zenbatekoa zehaztuko da instalazioak okupatutako metro linealen arabera, eta horretarako tarifa hauek aplikatuko dira:
–Herrilurra okupatzea ura edo gasa eramateko hodiekin. Metro lineal bakoitzeko, urtean 15,00 euro.
–Herrilurra okupatzea edozein motatako hodiekin, zabalera 50 cm baino gehiago izanik, zabalera hori gainditzen duten 50 cm-ko edo horren zati bakoitzeko eta metro lineal bakoitzeko, urtean: 5,80 euro.
–Lurzorua, zorupea edo hegalkina edozein motatako kableen bidez okupatzea, metro lineal bakoitzeko, urtean: 15 euro.
–Herrilurra okupatzea zutoin, transformazio zentro, etxola edo erregistroekin, metro karratu bakoitzeko, urtean: 10 euro.
–Herrilurra okupatzea edozein motatako gaiak bildu edo biltegiratzeko, metro karratu bakoitzeko, urtean: 10 euro.
Horretaz gainera, herrilurretako lurzorua, zorupea eta hegalkina edozein motatako instalazioen bidez aprobetxatzeko lizentzia edo baimena hartzeagatik interesdunak 50 euroko tasa ordaindu beharko du.
ORDENANTZA, EUGIKO HERRILURRETAKO APROBETXAMENDUAK ARAUTZEN DITUENA
Laborantzako herrilurretako baratzetako lurzatien kanona: 0,27 euro/m².
Laborantzako herrilurretako baratzetako ez diren lurzatien kanona: 0,10 euro/m².
Larretako lurzatien kanona:
–Ardi edo ahuntz azienda bakoitzeko: 1,29 euro.
Gizarte Segurantzaren sisteman inskribaturik badaude nekazaritzako bertzeren konturako langile gisa: 0,65 euro.
–Behi edo behor azienda bakoitzeko: 13,00 euro.
Inskribaturik badaude nekazaritzako beren konturako langile gisa: 6,50 euro.
–Europar Batasunaren Nekazaritza Politikarako ziurtaturiko Ha bakoitzeko: 3,26 euro.
Nagusiki nekazari direnak: 0,00 euro.
Epaitzen kanona: 3,24 euro/tm.
Botata dagoen egurraren herritarrendako aprobetxamendua: 6,00 euro/tona.
Etxebizitzaren inguruko lurraren kanona: 0,27 euro/m².
Industriarako lurra okupatzeko kanona: 0,32 euro/m².
Iturbegietatik ura hartzeko kanona: 0,10 euro/m³.
IROSO GIZARTE ETXEA ERABILTZEKO ERREGELAMENDUA
Bizilagunek gelak erabiltzea, xede sozialarekin: doan.
Bizilagunek gelak erabiltzea, erabilera pribaturako: 10,00 euro/ordua.
Bizilagunak ez direnek gelak erabiltzea, xede sozialarekin: 10,00 euro/ordua.
Entitate publikoek gelak erabiltzea doako jardueretarako: doan.
Entitate publikoek gelak erabiltzea xede ekonomikoko jarduerak egiteko: 10,00 euro/ordua.
Enpresek gelak erabiltzea, jarduera pribatuetarako: 15,00 euro/ordua.
ORDENANTZA, EUGIKO LARRAIN-TOKI PILOTALEKUAREN ERABILERA ARAUTZEN DUENA
–Pilotalekua argirik gabe erabiltzea: 15,00 euro ordu eta erdiko.
–Pilotalekua argiarekin erabiltzea: 18,00 euro ordu eta erdiko.
Prezioaren barrenean hartzen da aldagelak eta kantxa ondoko dutxak erabiltzeko eskubidea.
–Eugiko bizilagunak erabiltzeko tasa ordaintzetik salbuetsita daude, baina argia erabiltzeko tasa ordaindu beharko dute: 3,00 euro ordu eta erdiko.
–Pilotalekua Kontzejuak baimentzen dituen erabilerez beste batzuetarako tasa hauxe izanen da:
–Pilotalekuaren erabilera orokorra: 15,00 euro orduko.
–Erabilera, banakakoa: 2,00 euro egunean, lagun bakoitzeko.
–Taldeek gaua bertan egitea: 5,00 euro pertsonako, aldagelak eta dutxak erabiltzeko eskubidearekin.
ORDENANTZA, HILERRIAREN ERABILERA ARAUTZEN DUENA
–Ehorzketak: 150,00 euro.
–Hilotzak hobitik ateratzea: 150,00 euro.
–Berriz ehorztea: 75,00 euro.
–Horma-hilobien kontzesioa, 10 urterako: 100,00 euro.
–Horma-hilobien kontzesioa, 10 urterako luzapena: 150,00 euro.
–Errauts-kutxategien 15 urterako kontzesioa, banakako gorpuzkiak ehorzteko. 150,00 euro.
–Errauts-kutxategien 30 urterako kontzesioa, batutako gorpuzkiak ehorzteko: 150,00 euro.
ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA
–Ziurtagiriak: 0,60 euro/orria.
–Interesdunak emandako agirien fotokopiak: 0,10 euro/orria.
–Kontzejuaren artxiboan dauden agirien fotokopiak: 0,60 euro/orria.
–Dokumentazioa faxez bidaltzea:
Herri barneko deiak eta probintzia barneko deiak.
–Deia egitea: 0,10 euro.
–Komunikazioa: 0,10 euro minutuko edo zatiki bakoitzeko.
Probintzien arteko deiak:
–Deia egitea: 0,10 euro.
–Komunikazioa: 0,15 euro minutuko edo zatiki bakoitzeko.
EUGIKO ERREGE ARMA-OLAREN AURRIAK IKUSTEKO HITZARTUTAKO BISITA GIDATUAK TALDEENTZAT
Eugiko Errege Arma-Olaren aurriak ikusteko hitzartutako bisita gidatuak taldeentzat aldez aurretik eskatuta eginen dira eta pertsonako 3,00 euro balioko dute.
Iragarkiaren kodea: L1513494