210. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Alkatetzaren 284/2015 Dekretua.
Tokiko Gobernu Batzarra eskuordetzea

Ikusirik Alkatetzaren ekainaren 25eko 189/2015 Ebazpena (148. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 31koa), haren bitartez –Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.2.b) artikuluan ezarritakoan oinarrituz– Tokiko Gobernu Batzarra eskuordetu baitzen legeak Alkatetza honi emandako zenbait eskumen erabiltzeko; besteak beste, “agintariei desobeditzeagatik eginiko hutsak edo udal ordenantzen arau-hausteak zehatzea, beste organo batzuen ahalmena denean salbu”.

Kontuan hartuz Udaltzaingoko burutzak –bera baita aipatutako arau-hausteengatik irekitzen diren zehapen prozedura gehienak biltzen dituen alorra– adierazi duela eraginkortasun eta azkartasun administratiboko arrazoiengatik komenigarria dela zehatzeko prozedura administratiboen tramitazioa eta ebazpena Lizarrako Udalaren Alkatetzak egitea.

Ikusirik, orobat, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.6 artikuluan ezarritakoari jarraituz, eskuordetza eman duen organoak edozein unetan ken dezakeela.

Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamendua arautzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 114.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, “Eskuordetza ezeztatu edo aldatzeko, emateko eskatzen diren bezalako formalitateak bete beharko dira”, aplikagarri den araudiak ematen dituen eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

Lehena.–Tokiko Gobernu Batzarrari ekainaren 25eko Alkatetzaren 189/2015 Ebazpenaren bidez egindako eskuordetza ezeztatzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak Alkatetza honi emandako eskumenak erabiltzeko egindakoa, hain zuzen ere agintariei desobeditzeagatik eginiko hutsak edo udal ordenantzen arau-hausteak zehatzeari buruzkoa, beste organo batzuen ahalmena denean salbu.

Bigarrena.–Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluaren bukaera betez, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea; nolanahi ere, ebazpen honen biharamunean izanen ditu ondorioak.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarreri, Udaltzaingoko burutzari eta Udal Idazkaritzari igortzea, hura betearazteko behar diren tramiteak abian jar ditzan, eta Osoko Bilkurari jakinaraztea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo bilkuran.

Horrela dekretatu, agindu eta sinatu da.

Lizarran, 2015eko irailaren 29an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1513465