2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
2015eko plantilla organikoko aldaketa
Doneztebeko Udalak, 2015eko abuztuaren 31n egin osoko bilkuran, 2015eko ekitaldiko plantilla organikoko aldaketa onetsi zuen, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu hutsa sortuz, indarra duen legedian ezarritako prozedurarekin bat.
Hasierako onespena 2015eko 188. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 21ean, eta jendaurreko epean inork ez du erreklamaziorik aurkeztu; beraz, ondotik argitaratzen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean, plantilla organikoko aldaketaren behin betiko onespena, hala beteko baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan eta gainerako xedapenetan agindua.
Jakinarazten dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten erabaki horren kontra zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal duzula, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bakoitzak dituen eskumenen esparruan, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 80.1 eta 101. artikuluetan ezarritakoaren arabera, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean, edo aitzinetik eta hautara: berraztertzeko errekurtsoa, egintza agindu duen organoari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.
Donezteben, 2015eko urriaren 14an.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.
ADMINISTRAZIO KONTRATUDUN LANGILEAK (ZERBITZU ANITZETAKO ENPLEGATUA): UDALA |
KARGUAREN IZENA | ARAUBIDE JURIDIKOA | LANPOSTU KOPURUA | SARBIDEA | MAILA | MAILAKO OSAGARRIA | LANPOSTUKO OSAGARRIA | EGOERA | KARGUAREN BALDINTZAK |
Zerbitzu anitzetako enplegatua | Administrazio-kontratuduna | 1 | 42. art. | D | %12 | %8,33 | Hutsik | Hizkuntz eskakizun nahitaezkoa: euskaraz jakitea. B2 maila ahozkoan eta B1 idatzian. Deialdia: 2015-08-14. Lanaldi osoa. |
L1513985 |
Iragarkiaren kodea: L1513985