2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Herrilurraren okupazioa. Hasierako onespena
Caparrosoko Udalak, 2015eko irailaren 24an egin osoko bilkuran, gehiengo osoarekin onetsi zuen, hasiera batean, José Antonio Sarnago Poyok 16. poligonoko 159. lurzatian herrilurretako 240 m² okupatzea, 12 erlauntz paratzeko, dagokion baldintza agiriari jarraikiz.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea, interesdunen eskura baita Udal Idazkaritzan, jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzan.
Jendaurrean dagoen bizkitartean inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da, onets dadin; beraz, Nafarroako Gobernuak desafektazioa eta okupazioa onestean ezartzen dituen baldintzetara loturik egonen da.
Caparroson, 2015eko irailaren 29an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.
Iragarkiaren kodea: L1513451