2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Herrilurraren desafektazioa, erabilera lagatzeko
Caparrosoko Udalak, 2015eko irailaren 24an egin osoko bilkuran, gehiengo osokoarekin onetsi zuen, hasiera batean, 9. poligonoko herrilurretako 538. lurzatiko 300 metro karraturen desafektazioa, haien erabilera lagatzeko Jesús M.ª Resano Porrasi eta Juan José Resano Porrasi, egurra, tresnak eta nekazaritzako lanabesak gordetzeko, bestetak beste, eta ehizako 9 zakur babestu eta zaintzeko, dagokion baldintza agiriarekin bat.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea, interesdunen eskura baita Udal Idazkaritzan, jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzan.
Jendaurrean dagoen bizkitartean inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da, onets dadin; beraz, Nafarroako Gobernuak desafektazioa onestean ezartzen dituen baldintzetara loturik egonen da.
Caparroson, 2015eko irailaren 29an.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.
Iragarkiaren kodea: L1513450