210. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
4. EPAITEGIA

Ediktua. 183/2015 prozedura

Tuteran, 2015eko irailaren 30ean.

Miriam Pelet Lagraba andrea, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4. Epaitegiko idazkaria.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan ezkontzaz kanpoko seme-alaba adingabeen adostu gabeko zaintzaren, jagoletzaren edo mantenuaren gaineko 183/2015 familia-prozedura tramitatzen ari da. Auto horien barrenean ebazpena eman da eta haren kopia interesdunaren eskura dago bulego judizial honetan.

Eta Héctor Luciano Orozco León jaunari legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Tuteran, 2015eko irailaren 30ean.–Idazkari judiziala, Miriam Pelet Lagraba.

Iragarkiaren kodea: J1513410