210. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua
359/2015 prozedura arrunta

Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: prozedura arruntaren ondoriozko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 0000359/2015 prozesuan dekretua eta autoa eman dira 2015eko urriaren 13an, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta Gestión Asistencial Ribera SLri legezko zitazioa egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin. Adiskidetze-ekitaldia idazkari judizialaren aurrean eginen da, 2015eko azaroaren 6ko 10:45ean, eta, bidezko bada, adiskidetze-ekitaldia eta judizioa, 2015eko azaroaren 6ko 10:50ean, 103. judizio-aretoan (Iruñeko San Roke kaleko 4an, lehen solairuan).

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2015eko urriaren 13an.–Justizia Administrazioaren letradua, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1513970