4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 77/2015
Alfonso Pérez Ruiz jauna, Iruñeko Lan arloko 4. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: kaleratze/kargu-uzte orokorrengatiko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 0000077/2015 prozesuan, autoa eman da 2015eko urriaren 2an, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Logisebro 2012 SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2015eko urriaren 2an.–Justizia Administrazioaren letradua, Alfonso Pérez Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1513492