4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
638/2015 zitazio ediktua
Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: kaleratze/kargu-uzteengatiko erreklamazioa dela-eta bideratu den 638/2015 prozesuan, ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Julian Rus Cañibano SLri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten dut, adieraziz 2015eko azaroaren 10ean eginen dela idazkari judizialaren aurreko adiskidetze-ekitaldia, 10:10ean, 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an, epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan, eta, bidezko bada, 2015eko azaroaren 10ean, 10:15ean, adiskidetze-ekitaldia eta judizioa, 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an (Iruña). Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.
Iruñean, 2015eko urriaren 7an.–Justizia Administrazioaren letradua, Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1513894