4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. 517/2015 ofiziozko prozedura
Aranzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Iruñeko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.
Aditzera ematen dut: ofiziozko prozedura baten ondoriozko erreklamazioa dela-eta epaitegi honetan bideratzen ari den 517/2015 prozesuan, ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Adentro Construimos SLri zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten dut, adieraziz 2015eko azaroaren 3an eginen dela idazkari judizialaren aurreko adiskidetze-ekitaldia, 10:35ean, epaitegi honetako idazkari judizialaren bulegoan, eta, bidezko bada, 2015eko azaroaren 3an, 10:35ean, adiskidetze-ekitaldia eta judizioa, 104. judizio-aretoan (1. solairua), Iruñeko San Roke kaleko 4an (Iruña). Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jar daitekeela hiru eguneko epean.
Iruñean, 2015eko irailaren 29an.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.
Iragarkiaren kodea: J1513819