2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALLO, ARELLANO, ARROITZ, DEIKAZTELU ETA LERIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Ordezkarien ordainsariak eta bilkura-sariak
Mankomunitatearen Batzarrak, 2015eko urriaren 7an egin bilkuran, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75. artikuluan xedatuarekin bat, honako hau erabaki zuen:
1.–Buruaren kargurako, astean bi orduko dedikazio partziala ezartzea, dagozkion egitekoak bete ditzan; halaber, 2.000,00 euroko ordainsaria urtean, 12 soldatatan banatua. Mankomunitateak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzaren kuotak.
2.–Batzar bakoitzeko 20,00 euro jasoko dituzte udalen ordezkariek batzarretara benetan joateagatik.
3.–Udalen ordezkariei 0,30 euro ordaintzea kilometroko, ordezkari direneko udalerritik batzarretara joateko egiten dituzten joan-etorriengatik.
4.–Aurreko ordainsari, bilkura-sari eta gastuak jabetza hartu zenetik aitzina ordainduko dira.
Allon, 2015eko urriaren 14an.–Burua, Javier Ignacio Munárriz Marturet.
Iragarkiaren kodea: L1513980