2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Enpresa mintegiaren eta bulegoen espazioaren erabilera arautzen duen erregelamenduko aldaketa. Hasierako onespena
2015eko urriaren 6ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi da Eguesibarko enpresa mintegiaren eta bulegoen espazioaren erabilera arautzen duen erregelamenduko aldaketa, zenbait doiketa egiteko erregelamendu horretan, lagatzen ahal diren lokaltzat hartzeko, etorkizunean, enpresa mintegi gisa erabiltzen den eraikina birmoldatzetik sortzen diren lokalak.
Herritarrek eta interesdunek, oro har, espedientea ikusi ahalko dute, eta alegazioak edo erreklamazioak aurkeztu, hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta, halakorik aurkeztu ezean, hasierako onespena behin betiko onespen bilakatuko da.
Sarrigurenen, 2015eko urriaren 13an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1514011