2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Ordenantza fiskalak, eta ordenantza fiskalen eta ez fiskalen aldaketa. Hasierako onespena
Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2015eko urriaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuela hasiera batean onestea ordenantza fiskal batzuk eta beste ordenantza fiskal eta ez fiskal batzuen aldaketa, jarraian zehaztuko den legez.
1. Hasiera batean onetsitako ordenantza fiskalak honako hauek dira:
–Lizentziak emateko eta hirigintza arloan kontrolerako jarduera administratiboak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.
–Lizentziak emateko eta ingurumenean eragina duten jardueren arloan kontrolerako jarduera administratiboak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
2. Hasiera batean onetsi da ordenantza ez fiskal hauen aldaketa:
–Gizalegezko jokaeren sustapenari eta espazio publikoen babesari buruzko udal ordenantza.
–Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzea arautzen duen udal ordenantza.
3. Hasiera batean onetsi da ordenantza ez fiskal hauen tarifen aldaketa:
–Bide publikoko eta herrilurretako lurzoru, hegalkin eta zorupearen aprobetxamendu berezietako tasak arautzen dituena.
–Agiriak luzatzeko tasak arautzen dituena.
–Udalaren enpresa mintegiko eremuak erabiltzeko tasak arautzen dituena.
Aditzera ematen da, legeak eskatutako jendaurreko epearen tramitea gauzatzeko eta, hogeita hamar eguneko epean, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Hasierako onespena behin betiko bilakatuko da, baldin eta ez bada halakorik aurkezten.
Sarrigurenen, 2015eko urriaren 13an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.
Iragarkiaren kodea: L1513971