2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE
Hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa, 2015. urteko 2. seihilekoa
Aditzera ematen da heldu den azaroaren 20an bukatuko dela hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2015eko 2. seihilekoa ordaintzeko epea. Epe hori iragaten denean, ordainagiriak Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Nafarroako Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguekin.
Uharten, 2015eko urriaren 14an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.
Iragarkiaren kodea: L1514030