210. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

522/2015 EBAZPENA, irailaren 29koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Ulibarrin goi tentsioko instalazio elektriko bat egiteko aurretiazko administrazio baimena eta eraikuntzako baimen administratiboa ematen dituena (SAT02352-3).

Héctor Sánchez Segura jaunak, Berrueza SA ordezkatuz, proiektuaren aurretiazko administrazio baimena eta eraikuntzako baimen administratiboa eskatu ditu ondoko instalazio elektrikorako. Hona hemen haren ezaugarriak:

–Eskatzailea: Berrueza SA.

–Instalazioaren kokapena: Ulibarri.

–Xedea: hornidura elektrikoaren kalitatea hobetzea Ulibarrin.

–Ezaugarri teknikoak: transformazio zentroa berritzea, honela: isolamendu lehorreko 12/20 kV-eko kableak paratzea, estalkiko aireko lineako loturatik sartu dadin zentroaren barrenera, behe tentsioko egungo koadroa 3 irteerako beste batekin ordeztea, lur konexioa egiteko instalazioak, neutroa eta armadurak berritzea eta etxola egokitzea goi tentsioko elementuak aztertu eta garbituz, barneko nahiz kanpoko itxiturak konpontzea eta perimetroko hormigoizko espaloia eraikitzea.

–Aurrekontua: 12.170,99 euro.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, eta kontuan hartuta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatua, bidezkoa da eskatutakoa onartzea.

Adierazitakoarekin bat eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Berrueza SAri baimen administratiboa ematea aipatutako instalaziorako.

2. Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Héctor Sánchez Segura industria ingeniari teknikoak sinatua, onestea. Hamabi hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

3. Instalazioak aurkeztutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira, eta bat etorri beharko dute Zentral elektrikoetako, azpiestazioetako eta transformazio zentroetako baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko azaroaren 12ko 3275/1982 Errege Dekretuan eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

4. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaerako ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

5. Baimen hau eta proiektuaren onespena ematen badira ere, ez dira galarazten instalazioaren eskatzaileak, instalazioa gauzatzeko, lortu beharreko kontzesio, baimen, lizentzia eta baimenak, publikoak nahiz pribatuak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat eta, bereziki, lurraldearen antolamenduari eta ingurumenari buruzkoak.

6. Ebazpen hau Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

7. Ebazpen hau Berrueza SAri jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, denek jakin dezaten.

Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1513387