21. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 2a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

BERA

Jakinarazpen ediktua

Alkatetzaren 2015eko urtarrilaren 21eko 8/2015 Ebazpena jakinarazi ahal izan ez denez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoa den gainerako legerian xedatutakoa bete dadin.

8/2015 Ebazpena, 2015eko urtarrilaren 21ekoa, Berako alkateak emana, Biztanleen Udal Erroldan ofizioz bajak emateko espedientea hasten duena.

Ikusirik bizilagun batek bere etxean bizi ez direnez behean aipatzen diren pertsonei Biztanleen Udal Erroldan ofizioz baja emateko aurkeztutako idatzia.

RADKO FILIPOV STEFANOV

RADOSLAV EMILOV KIRILOV

SASHKA KIRILOVA TODOROVA

TODOROV TODOR IVANOV

Kontutan hartuz, Toki Erakundeetako Biztanleen eta Lurralde Mugaketaren Erregelamenduaren 72. artikuluaren arabera, Udalak baja eman behar diela, inskripzio okerragatik, aipatutako erregelamendu horren 54. artikuluan ezarritako baldintzak bete gabe erroldatuak agertzen direnei.

Ebatzi dut:

1. Bertan ez bizitzeagatik, herri honetako Biztanleen Udal Erroldan lehen aipatutako pertsonei ofizioz baja emateko espedientea hastea.

2. Ebazpen hau hartu eta hurrengo 15 eguneko epean baja honekin ados dauden ala ez adierazten ahal dutela jakinaraztea interesdunei. Azken kasu honetan, egokiak iruditzen zaizkien dokumentu eta justifikazioak aurkez ditzakete.

3. Ebazpen honen aurka, ondoko errekurtso hauetariko edozein aurkez dezakezu:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Admimnistrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Beran, 2015eko urtarrilaren 23an.–Alkatea, María Sol M. Taberna Iratzoki.

Iragarkiaren kodea: L1501371