6. BESTELAKO IRAGARKIAK
6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK
BAZTAN
Ediktua
2015eko urtarrilaren 26an, Baztango Udaleko alkate Garbiñe Elizegi Narbartek hitzez hitz honela dioen 3/2015 zenbakidun ebazpena eman zuen:
“Rafael Lizasoainek Alkatetzaren 2014ko irailaren 23ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako 299/2014 zenbakidun administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokionez, eta jurisdikzio horren aitzinean aurkaratutako akordioaren legezkotasuna defendatzeko eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 50. artikuluak xedatutakoaren arabera, egokia da aipatutako errekurtsoan udalbatza hori agertzea eta personatzea.
Ebatzi dut:
Lehenik.–Prozedura arruntaren bidez tramitatzen ari den 299/2014 zenbakidun administrazioarekiko auzi-errekurtsoko demandatu gisa agertzea eta personatzea, Udalbatza horren ordezkaritza eta defentsa Ana Imirizaldu Pandilla prokuradoreari aginduz eta jardueren zuzendaritza Joxe Martin Abaurrea, Argi Zandueta Criado eta Marcos Erro Martinez abokatuei aginduz.
Bigarrenik.–Ebazpen honen exekuzioaren ondorioz sortzen diren gastuak ordaintzea Udalbatza horren Aurrekontu Orokorren 1/121/22603 kontu-sailaren kargura.
Hirugarrenik.–Akordio honen berri ematea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegiari eta udalbatza honen ordezkaritzari eta defentsari.
Laugarrenik.–Ebazpen hau espedientean interesdun gisa azaltzen diren guztiei jakinaraztea, hura eman ondoko bortz egunean, eta bederatzi eguneko epea ematea demandatu gisa agertu ahal izateko.
Bosgarrenik.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, aurkitu ez diren interesdunak jakinaren gainean jarri eta autoetan demandatu gisa agertu ahal daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian.
Seigarrenik.–Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten den hurrengo bilkuran.”
Baztanen, 2015eko urtarrilan 26an.–Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.
Iragarkiaren kodea: L1501373