21. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

Akats zuzenketa, Mugikortasun murriztuko jendeari aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantzan

2014ko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 29an, Abaigarko udalerrian mugikortasun murriztuko jendeari aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Hartan akats materiala badela oharturik, behar den zuzenketa ematen da ondotik.

7.e) artikulua.

Honela dioen tokian: “Beharrezkoa izanen da baremo hori positiboa izatea eta A edo B kategorietan sartzea, edo gutxienez 10 puntu lortzea mugikortasunaren baremoko D, E, F, G eta H atalen batura eginez”.

Bertze honela behar du: “Beharrezkoa izanen da baremo hori positiboa izatea eta A. B edo C kategorietan sartzea, edo gutxienez 7 puntu lortzea mugikortasunaren baremoko D, E, F, G eta H atalen baturan”.

Abaigarren, 2015eko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Alvaro Pérez de Aransolo Fernández.

Iragarkiaren kodea: L1501127