4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA
Ediktua. 240/2014 epaia
Iruñean, 2014ko abenduaren 15ean.
Beatriz García Noain andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren (250.2) 865/2014 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Banco Popular Españolek sustatu du Alfredo Aranguren Pellejero eta Luis Miguel Aranguren Pellejero jaunen aurka (auzi-ihesean deklaratuak), betebeharrak direla-eta. Auzi-jartzaileak Carlos Hermida Santos prokuradore jauna izan du ordezkari eta Ana Vaskes Galinaityte legelari jauna andrea laguntzaile.
Epaitza:
Baiesten dut Carlos Hermida Santos prokuradore jaunak Banco Popular Españolen izenean Alfredo Aranguren Pellejero eta Luis Miguel Aranguren Pellejero jaunen aurka jarritako demanda (auzi-iheseean deklaratuak), eta horrenbestez demandatuak kondenatzen ditut auzi-jartzaileari mila eta seiehun eta hogeita hiru euro eta hirurogeita sei zentimo ordaintzera, gehi itundutako korrituak. Prozesuko kostuak ere demandatuek ordaindu behar dituzte.
Jakinaraz eta ohartaraz bedi ebazpen honen aurka ezin dela errekurtso arruntik aurkeztu zeren, hitzezko judizioan emandako epaia izanda, zenbatekoa ez baita 3.000 eurotik gorakoa (Prozedura Zibilari buruzko Legearen 455.1 artikulua, urriaren 10eko 37/2011 Legeak egindako aldaketaren arabera).
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.
Eta Luis Miguel Aranguren Pellejero jauna non den jakiterik ez dagoenez, honako hau egiten da jakinarazpen zedula gisa erabil dadin.
Iruñean, 2014ko abenduaren 16an.–Idazkari judiziala, Aranzazu Chocarro Ucar.
Iragarkiaren kodea: J1417152