21. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 252/2014 judizio monitorioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko dekretua eman dela. Hona hemen dekretuaren xedapen zatia, hitzez hitz:

amaitutzat jotzea eta artxibatzea organo judizial honetan bideratu den prozesu monitorio hau, Planeta de Agostini Formación enpresak eskaturik bideratu dena Dimelza García Choqueren aurka, 948,01 euro erreklamatzeko, gehi Prozedura Zibilari buruzko Legearen 576. artikuluan ezarritako interesak.

Alderdi demandatzaileari igortzea, demanda betearazlea egin dezan; jakinarazten zaio abokatuaren eta prokuradorearen esku-hartzea beharko duela baldin eta abiarazitako betearazpenaren diru kopurua 2.000 eurotik gorakoa bada.

Berrikusteko errekurtsoa jar daiteke bost eguneko epean.

Eta Dimelza García Choqueri jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2014ko abenduaren 16an.–Idazkari judiziala, Maite Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1417170