2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESA
Esako Udala fakturazio elektronikorako FACe plataformari atxiikitzea
Esako Udalak, 2014ko abenduaren 5ean egin osoko bilkuran, bertzeak beste honako erabaki hau hartu zuen:
Lehenbizikoa.–Esako Udala atxikitzea “Faktura Elektronikoen Sargune Orokorra (FACe)” plataforma elektronikoari. Hura Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioko Administrazio Publikoen Estatuko Idazkaritzarena da eta aurreikusia dago Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legean.
Bigarrena.–Fakturazio elektronikorako beharkizunetik salbuestea Esako Udalarendako 5.000 euro baino gutiagoko fakturak luzatzen dituzten hornitzaileak, Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitate erregistroa sortzeari buruzko abenduaren 27ko 25/2013 Legean aurreikusten diren baldintzei jarraikiz.
Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Esan, 2015eko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.
Iragarkiaren kodea: L1501243