21. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Faktura elektronikoa. FACE plataformari atxikitzea

Ultzamako Udalak, 2015eko urtarrilaren 15eko 3/2015 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen Estatuko Administrazio Orokorreko Faktura Elektronikoen Sargune Orokorraren Plataformari (FACE) atxikitzea, sistema hau gainerako administrazio publikoen eskura jartzen den puntutik eta plataforma hori erabiltzeko baldintzei jarraikiz, Ultzamako Udalaren izenean 5.000 eurorainoko faktura luzatzen duten hornitzaileei faktura elektronikoa luzatzeko eta igortzeko betebeharra kenduta; hori guztia 2015eko urtarrilaren 15etik aitzina, Sektore publikoan faktura elektronikoa bultzatu eta fakturen kontabilitateko erregistroa sortzeko abenduaren 27ko 25/2013 Legean biltzen diren gainerako baldintza eta salbuespenekin bat.

Larraintzarren (Ultzama), 2015eko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Francisco Javier Tornaría Iguelz.

Iragarkiaren kodea: L1501251