21. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

Akats zuzenketa, Mugikortasun murriztuko jendeari aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantzan

2014ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 17an, Murietako udalerrian mugikortasun murriztuko jendeari aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza. Hartan akats materiala badela oharturik, behar den zuzenketa ematen da ondotik.

7.e) artikulua.

Honela dioen tokian: “Beharrezkoa izanen da baremo hori positiboa izatea eta A edo B kategorietan sartzea, edo gutxienez 10 puntu lortzea mugikortasunaren baremoko D, E, F, G eta H atalen batura eginez”.

Bertze honela behar du: “Beharrezkoa izanen da baremo hori positiboa izatea eta A. B edo C kategorietan sartzea, edo gutxienez 7 puntu lortzea mugikortasunaren baremoko D, E, F, G eta H atalen baturan”.

Murietan, 2015eko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Emilio Jesús Ruiz Recalde.

Iragarkiaren kodea: L1501128