2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONTEAGUDO
Aldaketa, Lizentziak eman eta hirigintzan bertzelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena
Monteagudoko Udalak, 2014ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa puntuala hasiera batean onestea Lizentziak eman eta hirigintzan bertzelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen udal ordenantzan. Iragarkia 2014ko 236. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 2an.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Monteagudon, 2015eko urtarrilaren 23an.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.
OBRA-HONDAKINAK UZTEKO TARIFAREN ALDAKETA PARTZIALA, LIZENTZIAK EMAN ETA HIRIGINTZAN BERTZELAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZAN
Tarifen eranskinaren 6. epigrafean (2013ko 66. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 9koa), paragrafo hau kendu da: “Obra aurrekontuak 2.001,00 eurotik goiti: aurrekontuaren %1eko tasa”. Haren ordez, bertze paragrafo bat onetsi da, idazketa hau duena: “Obra aurrekontuak: aurrekontuaren %1eko tasa, eta gutienez ere 5,00 euro.”
Aldaketa hau 2015ek urtarrilaren 1etik aitzina egonen da indarrean.
Iragarkiaren kodea: L1501256