2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDIGORRIA
Aldaketa Arau Subsidiarioetan. Behin betiko onespena
“Mendigorriko Udalak, irailaren 5eko osoko bilkura arruntean, aldaketa hau hasiera batean onetsi zuen Planeamenduko Arau Subsidiarioetan:
“14.–Aldaketa, Planeamenduko Arau Subsidiarioetako hirigintzaarauetan.
ALDAKETA PUNTUALA PLANEAMENDUKO ARAU SUBSIDIARIOETAN
Aldaketa hau proposatu da Planeamenduko Arau Subsidiarioetako hirigintza arauetan:
3.2. artikulua. Arau partikularrak hiri lurzoruan
3.2.1. I. eremu homogeneoa
–Eraikuntzako baldintzak
Honela dioen lekuan:
“Aplikatzekoa da Eraikuntzaren gaineko ordenantza, murriztapen hauekin:
–Estalkian onartzen den material bakarra kolore gorriko teila izanen da; estalki lauak partez onartzen dira.”
Ondoko aldaketa onetsi da, aitzineko testuaren ordez:
“Aplikatzekoa da Eraikuntzaren gaineko ordenantza, murriztapen hauekin:
–Estalkian onartzen den material bakarra zeramikazko teila kurboa izanen da, kolore gorrikoa; estalki lauak partez onartzen dira.
Bertzelako materialak onartuko dira, eremu eta espazio publikoetatik zenbateraino ikusten diren kontuan hartuta.”
3.2.1. II. eremu homogeneoa
–Eraikuntzako baldintzak
Honela dioen lekuan:
“Aplikatzekoa da Eraikuntzaren gaineko ordenantza, murriztapen hauekin:
–Estalkian onartzen den material bakarra kolore gorriko teila izanen da; estalki lauak partez onartzen dira.”
Ondoko aldaketa onetsi da, aitzineko testuaren ordez:
“Aplikatzekoa da Eraikuntzaren gaineko ordenantza, murriztapen hauekin:
–Bizitegietako estalkian onartzen den material bakarra zeramikazko teila kurboa izanen da, kolore gorrikoa; estalki lauak partez onartzen dira.
Gainerako eraikinetan (eranskinak, biltegiak, industriak, ekipamenduak...), horiez landa, metalezko xafla onartuko da, gorri, zuri edo krema kolorean.”
Espedientea jendaurrean egon da hilabetez, behar zen eranskina 2014ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, irailaren 26an. Inork ez du erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu”.
Mendigorriko Udalak, 2014ko abenduaren 18an egin osoko bilkura arruntean, aho batez egin da aldaketaren jakitun, baita hura behin betiko onetsi ere.
Mendigorrian, 2014ko abenduaren 22an.–Alkate udalburua, Manuel José Vieira Bonacho Tiago.
Iragarkiaren kodea: L1501150