1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
9/2015 EBAZPENA, urtarrilaren 15ekoa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, “Uharteko Mertakarien Elkartea” lanbide erakundea iraungitzeko erabakia erregistratu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.
2014ko abenduaren 31n, “Uharteko Merkatarien Elkartea” lanbide erakundearen legezko ordezkaritzak aurkeztutako idazkia sartu zen departamentu honetan, aipatu erakundea Elkarteen Erregistrotik kentzeko eskatzeko, 2014ko azaroaren 14ko bilkura berezian desegiteko erabakia hartu ondoren.
Horretarako aurkeztu den dokumentazioak erakusten duenez, aipatu elkarteak bete egin ditu desegin eta likidatzeko tramiteak, bere estatutuetan eta aplikazioko araudian aurreikusitakoak.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Iraungitzat deklaratzea “Uharteko Merkatarien Elkartea” lanbide erakundea (erregistroko inskripzio zenbakia: NA/339).
2. Departamentu honen menpe dagoen Lanbide Erakundeen Estatutuen Erregistroan hura deuseztatzeko behar diren idazpen eta oharpenak egitea.
3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2015eko urtarrilaren 15ean.–Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusia. Imelda Lorea Echavarren.
Iragarkiaren kodea: F1500917