2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXALAR
2015eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta horiekin bat heldu den araudian ezarritakoari jarraituz, jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi da 2015. urteko plantilla organikoa, ondoren agertzen dena. Hasierako onespenaren iragarkia 252. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2014ko abenduaren 29an.
Halaber, 29/2003 Foru Dekretuaren 18.1 artikuluan eta Euskararen erabilera arautzen duen abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 15.2 artikuluan ezarritakoari jarraituz, ezarri da euskaraz jakitea lanpostu guztietan izanen dela baldintza berariazkoa, horiek bete behar direnean horrela egiazta dadin.
2015ERAKO PLANTILLA ORGANIKOA
Funtzionarioak
Idazkaria. A maila. Lanpostuko osagarria: %38,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Ezaugarriak ekitaldi honetan: hutsik. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2012ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan, baita ere 2012ko abenduaren 27ko Etxalarko udalbatzaren akordioa honi buruz.
Administrari ofiziala. C maila. Lanpostuko osagarria: %26,20. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2012ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (C1 ahoz eta idatziz).
Zerbitzu anitzetako langilea. C maila. Lanpostuko osagarria: %20,52. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2012ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (B2 ahoz, B1 idatziz).
Administrazio araubideko bitarteko langileak
Idazkaria. A maila. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.
Lan-kontratudun finkoak
Kultur etxeko langile bat, lanaldi erdiz aritzeko. C maila. Lanpostuko osagarria: %20,52. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2012ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (C1 ahoz eta idatziz).
Garbitzaile bat. E maila. Lanpostuko osagarria: %23,77. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2012ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (B2 ahoz, A2 idatziz).
LANGILEEN IZENEN ZERRENDA
Funtzionarioak
María Isabel Sanzberro Iturria. C maila. Laugarren gradua. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.
José Angel Goyeneche Zubieta. C maila. Bosgarren gradua. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.
Administrazio araubideko bitarteko langileak
Izaskun Gortari Sein. Idazkaria. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.
Lan-kontratudun finkoak
Javier Iriarte Sansiñena, kultur etxeko langilea, lanaldi erdikoa. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.
M.ª Coro Goyeneche Zubieta. Garbitzailea. Ezaugarriak ekitaldi honetan: jardunean.
Aldi baterako lan-kontratudunak
María Angeles Agirre Txoperena. Ezaugarriak ekitaldi honetan: aldi baterako.
Etxalarren, 2015eko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Miguel María Irigoien Sanzberro.
Iragarkiaren kodea: L1501226