21. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Irureko 11. poligonoko 54. lurzatiaren borondatezko 2. birzatiketa proiektua. Behin betiko onespena

Esteribarko Udalak, Alkatetzaren azaroaren 17ko 312/2014 Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Irureko 11. poligonoko 54. lurzatiaren borondatezko 2. birzatiketa proiektua, Esteribarko udalerrian, Angel Zubillaga Ordérizek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168. artikuluan 76. artikuluari buruz ezarritakoari jarraituz, jendaurrean egon da hogei egunean, iragarkia 2014ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik, azaroaren 20an. Epea iragan baita inork alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, delako tresnaren onespena behin betikoa bilakatu da, aipatu 168. artikuluaren c) atalean aurreikusitakoari jarraikiz eta Alkatetzaren Ebazpenean eta aipatu iragarkietan adierazten zen gisan.

Argitara ematen da Foru Lege hori bete beharrez.

Esteribarren, 2015eko urtarrilaren 21ean.–Alkatea, José Luis Larrainzar Eugui.

Iragarkiaren kodea: L1501107