21. ALDIZKARIA - 2015eko otsailaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2014ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 17an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aldaketak aurrekontuan.

Inbertsioa: “Elikagai bankuarendako ongintzako laguntza”.

Gastua:

4. kapitulua.–Gastuen aurrekontua: 8.600 euro.

Gastuaren finantzaketa:

9. kapitulua.–Gastuen aurrekontua: -8.600 euro.

Burlatan, 2015eko urtarrilaren 23an.–Alkate udalburua, Juan Carlos González Muñoz.

Iragarkiaren kodea: L1501266