2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
2. poligonoko 197. lurzatiaren xehetasun azterlana.
Hasierako onespena
Burlatako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2015eko urtarrilaren 21ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen xehetasun azterlana hasiera batean onestea udalerri honetako katastroko 2. poligonoko 197. lurzatirako (Auzolan karrika, 17). Udalerri honetako Auzolan karrikako 17. zenbakiko jabeen elkarteak eskatu du eta Carlos Urzainqui arkitektoak prestatu. Xedea da oztopo arkitektonikoak osoki kentzea eta igogailua paratzea, eta horretarako etxesaileko patioaren zati bat okupatzea; horrek ekarriko du, batetik, egungo bolumena handitzea eta, bertzetik, patio horretako egungo fatxadaren lerrokadura aldatzea.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.
Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Burlatan, 2015eko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Juan Carlos González Muñoz.
Iragarkiaren kodea: L1501122