2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERTIZARANA
Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik
Udalerri honetako bake epaile titularraren izendapenaren epea bukatzear dagoenez, Bake Epaileei buruzko 3/1995 Erregelamenduan eta Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedatua bete dadin, hamabortz egun balioduneko epea ireki da, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, legeak eskatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak bildurik, interesa duen orok eskabidea aurkez dezan Udal bulegoetan bake epaile titularra edo ordezkoa izateko.
Bertizaranan, 2015eko urtarrilaren 20an.–Alkatea, Joxe Mari Etxart Ansalas.
Iragarkiaren kodea: L1501132