2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
2015eko aurrekontu orokorra. Behin betiko onespena
Udalbatzak 2014ko abenduaren 22an, astelehenarekin, egin osoko bilkuran hasiera batean onetsi ondotik, hasierako onespenaren iragarkia 2015eko urtarrilaren 7ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen; jendaurrean egoteko epea iraganik inok hasierako onespenari alegaziorik aurkeztu gabe, honako hauek behin betiko onetsirik gelditu dira:
1.–Berriozarko Udalaren 2015eko aurrekontu orokorra, honela xehakaturik:
DIRU-SARRERAK:
I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 2.141.247,00 euro.
II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 85.800,00 euro.
III. kapitulua.–Tasak eta prezio publikoak: 719.172,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 2.658.864,00 euro.
V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 58.182,00 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsioak besterentzea: 0,00 euro.
VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 42.000,00 euro.
IX. kapitulua.–Finantza-pasiboen goiti-beheitiak: 0,00 euro.
Diru-sarreren aurrekontua, guztira: 5.705.265,00 euro.
GASTUAK:
I. kapitulua.–Langileria-gastuak. 3.209.084,00 euro.
II. kapitulua.–Ondasun arrunten eta zerbitzuen erosketa: 1.527.792,00 euro.
III. kapitulua.–Korrituak: 1.200,00 euro.
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 811.744,00 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 124.474,00 euro.
VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 30.000,00 euro.
IX. kapitulua.–Finantza-pasiboen goiti-beheitiak: 0,00 euro.
Gastuen aurrekontua, guztira: 5.704.294,00 euro.
2.–Gastuen eta diru-sarreren aurreikuspenaren egoerak, Berrikilan, S.L.k aurkeztu baitu; 1.041.074,63 euro egiten du gastuetan eta 1.044.128,58 euro diru-sarreretan.
3. 2015eko aurrekontua betearazteko oinarriak behin betiko onetsirik gelditu dira.
Eta indarra duten xedapenen baldintzak beterik, argitara ematen da, orok jakin dezan, 2015eko aurrekontu horren behin betiko onespena.
Berriozarren, 2015eko urtarrilaren 26an.–Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.
Iragarkiaren kodea: L1501279