2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Aita Barandiaran zahar-etxeko 2015eko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena
Altsasuko Udalak, 2015eko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Aita Barandiaran zahar-etxeko 2015eko plantilla organikoaren aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 236.ari dagokionez xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla organikoa Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Altsasun, 2015eko Urriaren 5ean.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1513527