2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA
3. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Hasierako onespena
Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen Batzarrak, 2015eko irailaren 15ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea ondoko aldaketa, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2015eko aurrekontu orokor eta bakarrean:
–3/2015 aldaketa aurrekontuan, kreditu berezia egitekoa; zenbateko osoa: 4.492,96 euro.
Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, aipatutako jendaurreko epea iragandakoan.
Donezteben, 2015eko urriaren 5ean.–Mankomunitateko burua, Ander Almandoz Indakoetxea.
Iragarkiaren kodea: L1513537