205. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Villatuertako Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa,
AR-1 sektorearen esparruan. Hasierako aldaketa

Villatuertako Udalak, 2015eko irailaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Villatuertako Planeamenduko Arau Subsidiarioak aldatzea, AR-1 sektoreari dagokionez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Villatuertan, 2015eko urriaren 5ean.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

Iragarkiaren kodea: L1513549