2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Aldaketa, Garesen piperraren eta sasoiko barazki eta fruituen merkataritza arautzen duen udal ordenantzan. Hasierako onespena
Garesko Udalak, 2015eko irailaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Garesen piperraren eta sasoiko barazki eta fruituen merkataritza arautzen duen udal ordenantzako aldaketa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betikoz onetsirik geldituko da Garesen piperraren eta sasoiko barazki eta fruituen merkataritza arautzen duen udal ordenantzako aldaketa, eta aldaturiko artikuluen behin betiko testua eman da argitara.
Garesen, 2015eko irailaren 28an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1513553