205. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

2015eko aurrekontuan 02. eta 03. aldaketak egiteari buruzko espedienteak. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2015eko urriaren 1ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Martzillako Udalaren 2015eko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko espedienteak (02/2015 espedientea: kreditu gehikuntza; 03/2015 espedientea: kreditu berezia).

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, aitzin paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Martzillan, 2015eko urriaren 1ean.–Alkate udalburua, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1513552