205. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aurrekontuen aldaketa behin betiko onetsita: kirol pistetan ureztatzeko sistema instalatzea

2015eko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 10ean, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aldaketa, Kirol Patronatuaren aurrekontuan: Kirol pistetan ureztatzeko sistema instalatzea.

GASTUA:

6. kapitulua.–Gastuen aurrekontua: 12.800,00 euro.

FINANTZAKETA:

8. kapitulua.–Diru-sarreren aurrekontua: 12.800,00 euro.

Burlatan, 2015eko urriaren 7an.–Alkate udalburua, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1513591