2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
Eskudantziak eskuordetzea, hiriko mantentze-lanen, obra txikien eta zerbitzuen, eta inbertsio publikoen arloetan
Udal honetako alkateak 807/2015 Ebazpena eman du, 2015eko urriaren 5ean. Hona hemen haren testua:
Alkatetzaren ekainaren 16ko 502/2015 Ebazpenaren bidez, Burlatako Udaleko zinegotzi Fermín Tarragona Castro eskuordetu zen, eskuordetze berezi baten bidez, hiriko mantentze-lanen eta obra txikien arloetan Alkatetzari dagozkion eta Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu ez zaizkion eskudantzietan aritzeko. Dena den, eskuordetutako arloen administrazio eraginkortasun eta eragimen handiagoa lortzeko, nahitaezkoa da horien edukia aldatzea.
Azaldutakoa ikusirik eta legez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz, honako honen bidez,
EBATZI DUT:
1. Alkatetzaren ekainaren 16ko 502/2015 Ebazpena aldatzea, honela aldatu ere:
Burlatako Udaleko zinegotzi Fermín Tarragona Castro eskuordetzea, eskuordetze berezi baten bidez, hiriko mantentze-lanen, obra txikien eta zerbitzuen, eta inbertsio publikoen arloetan Alkatetzari dagozkion eta Tokiko Gobernu Batzarrari eskuordetu ez zaizkion eskudantzietan aritzeko:
–"Hiriko mantentze-lanen, obra txikien eta zerbitzuen" eta "Inbertsio publikoen" arloko barne zuzendaritza, kudeaketa, plangintza eta xedeen programazioa, hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena barne.
–Bere eskumeneko gaietan Alkatetzari, Tokiko Gobernu Batzarrari eta Osoko Bilkurari ebazpenak emateko eta erabakiak hartzeko proposamenak egin ahal izatea, ordaintzeko proposamenak barne.
2. Ebazpen honetan egindako eskuordetzak, indarra har dezan, zinegotzi delegatuaren onarpena beharko du. Isilbidez eman dela ulertuko da, baldin eta ebazpena jakinarazi eta hiru egun baliodunean udal honetako Alkatetzari eskuordetza onartu ez dela adierazten ez bazaio.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta haren edukiaren berri Udalbatzari emanen zaio egiten duen lehen osoko bilkuran.
4. Fermín Tarragona Castrori erabaki hau igortzea, baita Hirigintzaren Alorrera eta Obretako Zerbitzura ere, jakin dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Burlatan, 2015eko urriaren 5ean.–Alkatea, José María Noval Galarraga.
Iragarkiaren kodea: L1513543