202. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

MADRILGO LAN ARLOKO
28. EPAITEGIA

94/2013 prozedura arrunta

Luis Espinosa Navarro jauna, Madrilgo Lan arloko 28. Epaitegiko idazkari judiziala. Aditzera ematen dut:

Amanda Elvira Puig de Prada, Elsa Álvaro Gómez, Fernando Fernández Samper, Guillermo Jesús Sarmiento Arteaga, Jorge García Lázaro, Juan Bey Gómez eta Lorena Joaquín López jaun-andreek eskaturik, nahitaezko betearazpena dela-eta Smiley Entertaiment SLren kontra Lan arloko Epaitegi honetan bideratu den 239/2014 prozeduran honako ebazpen hau eman da:

693/15 Dekretua. Madrilen, 2015eko irailaren 1ean.

Aurrekariak:

Lehenbizikoa.–Auto hauetan 2014ko abenduaren 19an emandako ebazpenaren bidez erabaki zen betearazpena abiaraztea Smiley Entertaiment SL zordunaren ondasunen aurka, autoetan emandako epaia nahitaez betearazteko.

Bigarrena.–Ordaintzeko dagoen zorraren zenbateko nagusiaren eta behin-behinekoz kalkulaturiko legezko interes eta prozesuko kostuen zenbatekoak honakoak dira, hurrenez hurren: 1.021 euro zorraren zenbateko nagusi gisa, 61,26 euro interesetan eta 102 euro kostuetan.

Hirugarrena.–15 egunez entzutea eman zitzaien Soldata Bermatzeko Funtsari eta alderdi betearazleari, zordunari atxiki beharreko ondasun gehiago izendatzeko, eta aipatutako epean erakunde horrek ez du alegaziorik egin.

Arrazoibide juridikoak:

Bakarra.–Zordunaren kaudimengabezia deklaratzea bidezkoa izanen da ez bazaio aurkitzen betearazpen prozedura eragin duen zorra osorik ordaintzeko adina ondasun, diru bihurtu gabeko ondasun ezagunik gelditzen ez zaiolako (erabateko kaudimengabezia) edo atxikita baina erabat baliatu gabe dauden ondasunak ez direlako aski, zorra osorik ordaintzeko finkatutako prezio justua ikusirik (kaudimengabezia partziala, zeinaren zenbatekoa zehazten baita oraindik ordaintzeko dagoen zorrari ondasun horien prezio justua kenduz). Bi kasuetan ere, deklarazioa beti izanen da behin-behinekoa.

Halaxe dago xedatuta Lan arloko Jurisdikzioaren Legearen 276. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan. Kasu honetan horrelako erabakia hartzeko baldintzak betetzen dira.

Horregatik guztiagatik,

Xedapen zatia:

Jarduketa hauen ondorioetarako, eta zorraren zenbateko nagusi gisa 1.021,47 euro ordaintzeko, gehi 61,26 euroko interesak eta kostuetarako kalkulatutako 102,10 euro, behin-behinekoz kaudimengabe deklaratzen da Smiley Entertaiment SL betearazpenpekoa, deusetan galarazi gabe ordaindu gabe dagoen zorrari geroago aurre egitea, horretarako ondasun gehiago aurkitzen bazaio.

Behin ebazpen hau irmoa izanik, jaso bedi Merkataritza Erregistroan zordunaren kaudimengabezia deklarazioa (LJLaren 276.5 artikulua). Orobat, ziurtagiria eman bekio alderdi betearazleari, Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurrean dagokion espedientea ireki dadin.

Ebazpen hau irmo bihurtzen denean, artxiba bitez jarduketak.

Aurkaratzeko bidea: ebazpen honen aurka zuzeneko berrikuspen-errekurtsoa jartzen ahal da, jakinarazi eta hiru eguneko epean. Gizarte Segurantzako onuradun edo langile ez diren errekurtsogileek 25 euro sartu beharko dituzte epaitegi honek Banco Santander entitatean (IBAN ES55 0049 3569 9200 0500 1274) duen 2526-0000-64-0239-14 Gordailuen eta Kontsignazioen kontuan.

Hori erabaki eta sinatzen dut. Fede ematen dut. Idazkari judiziala, Luis Espinosa Navarro.

Eta Smiley Entertaiment SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialean zedularen edo ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, horretarako ezarritako bitartekoaren bidez, salbu eta autoenak, epaienak edo prozedurari bukaera ematen dioten edo intzidente bat ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Madrilen, 2015eko irailaren 1ean.–Idazkari judiziala, Luis Espinosa Navarro.

Iragarkiaren kodea: J1513143