202. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
LAN ARLOKO SALA

1365/2015 erregutze-errekurtsoa

Jaime Ruigómez Gómez jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salako idazkari judiziala.

Francisco Javier Aizpurua García, Francisco Javier Aramburu Labaca, Xabier Bodegas Vélez de Guevara, Manuel Calderero Rodríguez, Manuel José Curto Hernández, Jesús María Jáuregui Zubeldía eta Félix Jiménez Martín jaunek eskaturik, soldaten gaineko erreklamazio bat dela-eta, Aretalan2008 SLren, Distralum Sistemas SLren, Ederra Sistemas SLren, Soldatak Bermatzeko Funtsaren, Juan Luis Larrauri Olaechearen, José Luis Maíz Cornideren, Suministros Industriales Alarpe SLren eta María Begoña Urrutia Eizaguirreren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den lan arloko 1365/2015 autoetan, ebazpena eman da, eta honela dio haren xedapen zatiak:

Epaitza:

Ezesten dugu Francisco Javier Aizpurua García, Francisco Javier Aramburu Labaca, Xabier Bodegas Vélez de Guevara, Manuel Calderero Rodríguez, Manuel José Curto Hernández, Jesús María Jáuregui Zubeldía eta Félix Jiménez Martín jaunek 2015eko martxoaren 2ko epaiaren aurka jarritako erregutze-errekurtsoa. Donostiako Lan arloko 4. Epaitegiak eman zuen epai hura, errekurtsogileek eskaturik Aretalan2008, SLren, Distralum Sistemas SLren, Ederra Sistemas SLren, Soldatak Bermatzeko Funtsaren, Juan Luis Larrauri Olaechearen, José Luis Maíz Cornideren, Suministros Industriales Alarpe SLren, eta María Begoña Urrutia Eizaguirreren aurka bideratutako 484/14 autoetan. Horrenbestez, emandako ebazpena berresten da.

Kosturik gabe.

Jakinaraz bekie epai hau alderdiei eta Fiskaltzari, eta ohartarazi ez dela irmoa, eta doktrina bateratzeko kasazio-errekurtsoa jartzen ahal dela eransten diren legezko ohartarazpenetan zehazten diren moduan eta baldintzetan.

Erabakitakoa irmo dela, itzul bekizkio jarduketak Lan arloko jatorrizko Epaitegiari, behar bezala bete dadin.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu.

Eta Aretalan 2008 SLri, Distralum Sistemas SLri eta Ederra Sistemas SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut 2015eko irailaren 9an, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio aurrerantzean komunikazioak epaitegi honetako iragarki-lekuan eginen direla, autoenak, epaienak eta epatzeenak izan ezik.

Bilbon, 2015eko irailaren 9an.–Idazkari judiziala, Jaime Ruigómez Gómez.

Iragarkiaren kodea: J1513141