202. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

BILBOKO LAN ARLOKO 10. EPAITEGIA

172/2015, kaleratzeak

Nik, Fátima Elorza Arizmendi andreak, Bilboko Lan arloko 10. Epaitegiko idazkari judizialak, aditzera ematen dut:

Iratxe Pedrosa Vélez andreak eskaturik, kaleratzea dela eta, Marchan Domínguez, Francisco Javierren eta Henry Oliva Yasna Lingen eta Federico Javier Marchan Domínguezen kontra lan arloko epaitegi honetan bideratu diren 172/2015 autoen barrenean, epaia eman da. Hona hemen epaitza, hitzez hitz:

Bilbon (Bizkaia), 2015eko uztailaren 27an.

Epaitza:

Ezetsirik Henry Oliva Yasna Lingen kontrako demanda eta baietsirik Iratxe Pedrosa Vélez andreak Francisco Javier Marchan Domínguez jaunaren kontra jarritako demanda, deklaratzen dut bidegabekoa dela auzi-jartzailearen kaleratzea dela, eta, horrenbestez, lan kontratua suntsiarazirik, Francisco Javier Marchan Domínguez jaunaren enpresa kondenatzen dut demandatzaileari 3.256.44 euro ordaintzera.

Azkenik, bidezko da Soldatak Bermatzeko Funtsa absolbitzea, epaia betearaztean bidezkoa den erantzukizun solidarioa galarazi gabe.

Epai honen aurka erregutze-errekurtsoa jartzen ahal da, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, eta horren berri eman beharko da, epaitegi honetan agertuz edo idazkia aurkeztuz, epaia jakinarazi eta bost eguneko epean; bestetik, legelaria edo lan-harremanetako graduatua izendatu beharko da errekurtsoa formalizatzeko.

Errekurtsoa jartzeko, demandatuak kondenaren diru kopuru likidoa sartu beharko du Santander bankuaren 0049-3569-92-0005001274 kontuan (2709-0000-65-0172-15 zenbakia duen espediente judiziala), 69 kodea adierazita, baldintza hori gabe ezin baita errekurtsoa iragarritzat eman.

Horren ordez, abal solidarioa aurkezten ahalko da, epemugarik gabea eta kreditu entitateak igorritako lehenbiziko errekerimenduarekin ordaindu beharrekoa, LJLaren 230. artikuluan xedatutako moduan.

Era berean, langile edo kausadun izaera izan gabe edo Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradun izan gabe erregutze-errekurtsoa iragartzen duenak kontu korronte berean 300 euro sartu beharko ditu, 69 kodea adierazita, erregutze-errekurtsoa egiteko gordailu gisa. Diru kopuru hori sartu izana frogatzen duen gordekina epaitegi honen idazkaritza judizialean aurkeztu behar da errekurtsoa jartzerakoan.

Ez dute gordailua eta diru kopurua jarri beharko Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 229. artikuluaren 4. idatz-zatian ageri diren pertsonek eta entitateek.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Marchan Domínguez, Francisco Javierri eta Henry Oliva Yasna Lingi eta Federico Javier Marchan Domínguezi legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, prozesuari bukaera ematen dioten edo auzia ebazten duten dekretuenak, edo epatzeenak.

Bilbon, 2015eko uztailaren 29an.–Idazkari judiziala, Fátima Elorza Arizmendi.

Iragarkiaren kodea: J1513140