202. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AVILÉSKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Titulu judizialak betearazteko 115/2015 prozedura

Ignacio García-Quijada Morais jauna, Avilésko Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala. Aditzera ematen dut:

José Miguel García Fernández jaunak eskaturik, gai arrunt bat dela-eta, Aceralia Construcciones de Obras SL enpresaren aurka lan arloko epaitegi honetan titulu judizialak betearazteko bideratzen ari den 115/2015 prozeduran betearazpen autoa eman da 2015eko irailaren 1ean, eta bulego judizial honetan izan dezake edukiaren berri.

Bidezko errekurtsoa jartzeko epea: hiru egun.

Eta Aceralia Construcciones de Obras SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak edo epatzeenak.

Avilésen, 2015eko irailaren 1ean.–Idazkari judiziala, Ignacio García-Quijada Morais.

Iragarkiaren kodea: J1513115