202. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 9a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. Enkanterako deialdia. 266/2013 prozedura

Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz andrea, Lan arloko 2. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: José Javier Izquierdo eta José Ángel Cruz Costa jaunek eskaturik Construcciones Bon SLren aurka bideratu den 266/2013 betearazpen-prozeduran, erabaki da ondasun hau besterentzea enkante bidez:

Lote bakar bat, osagai hauek dituena:

1.–Hormigoi-makina elektriko bat, 150 litro inguruko edukiera duena.

2.–Zola-ebakigailu bat, 651 Cliper, Norton mod. CS1 P10.

3.–Garabi txiki bat.

4.–160 kg-rako garabi bat, Humacion marka, F098K5 mod.

5.–Soldatzeko makina bat. “Esab” marka, THE 180 modeloa.

6.–Obrako behin-behineko koadro elektriko bat, Himel SA, HCH 0510492 matrikula duena.

7.–Fax bat, Brother markakoa, Fax 931 modelokoa.

8.–Bulegoko lau armairu-apalategi metaliko, gris ilunak, 2,00 x 120 m-koak, PVCkoak.

9.–Bost orga metaliko.

10.–Hormigoi-makina elektriko bat, 300 litro inguruko edukiera duena.

11.–Transpalet bat, 2.000 kiloko kargarako. Tractel markakoa, 03022 modelokoa.

12.–Transpalet urdin bat.

13.–Zulatzeko makina finko bat, zutabeduna. Modeloa: T-20.

Lote hori 1.980,00 euroan (mila bederatziehun eta laurogei euro) baloratuta dago.

Non dauden gordailuan: Construcciones Bon SLren egoitza sozialean: Beriaingo Morea Sur industrialdea, 79 bis nabea.

Orobat, ibilgailu hauek saltzen dira enkante publikoan:

–Ibilgailu industrial bat, 7783CBH matrikula duena, 11.500,00 euroan baloratua.

–Furgoneta bat, 7309BWT matrikula duena, 5.000,00 euroan baloratua.

Non dauden gordailuan: Iruñeko Udalaren biltegian.

–Enkantearen tokia, eguna eta ordua: 2015eko urriaren 19ko 13:00etan, organo honen 104. judizio aretoan (lehen solairua).

–Enkantearen gaineko informazioa eta baldintzak:

Lehenbizikoa.–Errematea egin aurretik zordunak bere ondasunak askatzen ahalko ditu, zorraren zenbateko nagusia, interesak eta kostuak ordainduz.

Bigarrena.–Lizitatzaileek beren nortasuna behar bezala frogatu beharko dute, enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela adierazi, eta epaitegi honek Banco Santander entitatean duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan, hain zuzen, Iruñeko Nafarroako Gorteak kaleko 5eko sukurtsaleko 0030-8025 kontuan (prozeduraren erreferentzia: 0030 1846 42 0005001274, kontzeptua: 3159 0000 64 0266/13), enkanteko ondasunen tasazio-balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztuko dute, edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da diru-sarreraren gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

Prozedura Zibilari buruzko Legearen 652. artikuluaren 1. idatz-zatian xedatutakoarekin bat, enkantean parte hartzeko jarritako diru kopuruak itzuli eginen dira enkantea bukatu ondoren.

Hirugarrena.–Idatzizko posturak iragarki hau argitaratzen denetik enkantea egin arte aurkezten ahalko dira, gutun-azal itxian. Horren barnean erantsi beharko dira posturagilearen behar adinako identifikazioa, enkantearen baldintzak ezagutzen dituelako adierazpena eta aurreko baldintzan aipatutako gordailua egin izanaren frogagiria. Gutun-azal itxiak enkantearen hasieran irekiko dira, eta haietako posturak besteekin batera aditzera emanen dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

Laugarrena.–Alderdi betearazleak enkantean parte har dezake, bakar-bakarrik, lizitatzailerik badago. Egiten diren posturak hobetzen ahalko ditu, eta horretarako ez du dirurik jarri beharko.

Bosgarrena.–Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

Seigarrena.–Enkantean nahi adina diru eskaintzen ahalko da, baina errematea zuzenean onets dadin, eskainitako diru kopururik handiena enkantean jarritako ondasunen balioaren %50 izan behar da gutxienez ere, ordainketa geroratzeko eskaini gabe. Postura ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 650. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

Zazpigarrena.–Errematearen prezioa 10 eguneko epean ordaindu beharko da, errematea onesten denetik hasita.

Zortzigarrena.–Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, enkantean jartzen den ondasun higiezinaren titulazioa bulego judizial honetan daude ikusgai.

Bederatzigarrena.–Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik ez egotea.

Hamargarrena.–Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta, horrenbestez, enkantean parte-hartze hutsarekin lizitatzaileak haiek onartzen ditu, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.

Hamaikagarrena.–Enkantea hutsik geldituz gero, betearazleek edo, bestela, legezko erantzule solidario edo subsidiarioek eskubidea izanen dute ondasunak balorazioaren %30 ordainduta eskuratzeko, eta, horretarako, 10 eguneko epe amankomuna emanen zaie. Eskubide hori erabili ezean, enbargoa altxatuko da. (LJALaren 264. artikulua).

Hamabigarrena.–Errematearen prezioa 654. artikuluaren lehen idatz-zatian aurreikusten den xederako erabiliko da, baina soberakinik bada atxiki eginen da, beren eskubidearen inskripzioa edo idatzoharra betearazlearen ondoren egin dutenei ordaintzeko. Hartzekodun horiei ordaindutakoan dirurik gelditzen bada, betearazpenpeko alderdiari edo hirugarren edukitzaileari emanen zaio.

Artikulu honetan xedatutakoak ez du inola ere eragotziko soberakina beste xede baterako erabiltzea, hura atxikitzeko agindua emanda badago beste betearazpen bereziren batean edo konkurtso-prozesuren batean (PZLaren 672.1. artikulua).

Eta, behin Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, herritar orori eta bereziki prozesu honetako alderdiei jakinarazteko balio izan dezan, eta prozesuari buruzko legeetan ezarritakoa betetzeko, honako hau egiten dut.

Iruñean, 2015eko irailaren 15ean.–Idazkari judiziala, Aránzazu Ballesteros Pérez de Albéniz.

Iragarkiaren kodea: J1513197