202. ALDIZKARIA - 2015eko urriaren 9a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

241/2015 FORU DEKRETUA, urriaren 7koa, Álvaro Baraibar Echeverría jauna Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusi izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.2 artikuluak xedatzen du zuzendari nagusiak Nafarroako Gobernuaren foru dekretu bidez izendatuko direla, departamentuko kontseilari titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2015eko urriaren 7an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Álvaro Baraibar Echeverría jauna Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendari nagusi izendatzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2015eko urriaren 7an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1513750